Resumen
Haur-liburua non Hegalari sorgin zintzoak Klas eta Klara anai-arrebak haien gatibutasunetik askatuko dituen, eta gurasoak zein bahitzaileak erredimituko.
Albert beiraginaren seme-alabatxoak, Klas eta Klara, bahituak eta jauregi erraldoi batera eramanak izango dira. Gurari Guztien Hiriko Jaunak egin du hori bere emaztearen gurari bat betetzeko: seme-alabak izatea. Haurren jaioterritik gertu sorgin zintzo bat bizi da, Hegalari Haizegoxo, Burutsu izeneko bele jakintsua lagun duela. Berarengana joko du haurtxoen amak laguntza eske eta horrela, Hegalari eta Burutsu Klas eta Klara askatzera abiatuko dira.
Albert beiraginaren seme-alabatxoak, Klas eta Klara, bahituak izan dira feria egun baten. Gurari Guztien Hiria izeneko jauregira eraman ditu betako Jaunak, izan ere, bere emazte eder eta zoritxarrekoa haurren falta sumatzen du eta opariak ekarri dizkio. Hasieran poztu egin da, baina bolada baten buruan haurrekin aspertu eta institutriz baten mendeak jarri ditu: Nana emakume bihozgabe eta lodiaren mendean, hain zuzen. Zoritxarrekoa da bi haurron bizitza Nanaren lezio, zigor eta mehatxuak ezin jasanez. Bitartean, Alberten emazteak (Sofia), guztiz etsiturik, Hegalari Haizegoxo sorgin zintzoarengana jo du laguntza eske. Haizegoxok eta bere laguna Burutsuk (bele begibakar jakintsu bat) lortu dute Gurari Guztien Hirian sartzea, hain zuzen aztikerietan aditu bat behar baitute. Etxeko Andreak jadanik ez du guraririk eta sorginaren zeregina horixe da: gurariren bat sortaraztea harengan. Azkenean Andrea erredimitua izango da, izan ere inork lapurtuko ez duen gurari bat sortu zaio. Nana institutrizaren amarrua askatuko da, eta Klas eta Klarari baimena emango zaie beren gurasoengana itzultzeko.<