libro AMETS HANDI BAT

AMETS HANDI BAT

Felipe ugalde

AMETS HANDI BAT es un libro escrito por Felipe ugalde tiene un total de 40 páginas , identificado con ISBN 9788476815953 AMETS HANDI BAT se publicó en el año 2009




Libros de Felipe ugalde

Ficha Técnica

  • Título: AMETS HANDI BAT
  • Autor: Felipe ugalde
  • Publicación: 2009
  • Editorial: Pamiela
  • Género: Didáctica
  • Isbn: 9788476815953
  • Páginas: 40
  • Encuadernación: Cartoné



Resumen

Album irudidunentzako II. Compostela Saria irabazi duen lana balio literario handiko kontakizun laburlaburra da, irakurlea maien mitologiaren eta astronomiaren mundu liluragarrira daramana. Felipe Ugalde mexikarrak krokodilo baten istorioa kontatzen digu: krokodiloak handitzea du ametsa, denboraz eta espazioak gaindi ere handitu nahi du, munduan duen bizitzatik haratago ere. Giza espeziearen eta gizabanakoaren metefora bat da, gehien-gehienetan hazi eta bizitzan geure arrastoa utzi nahi baitugu. Krokodiloaren gisara, zerbait handia egitera deituak gaude, baina ez dakigu zertara eta nola lortu, eta bide horretan gure inguruko guztia suntsitzen dugu.
Astronomo maiek suge baten moduan irudikatzen zuten Esne Bidea; irudi hori bilakatuz joan zen, krokodiloaren antza zuen kanoa bihurtu arte. Orion konstelazioari loturik, animalia hau munduaren eta zeruaren arteko loturaren ikurra da, gizon-emakumeen eta jainkoen arteko loturarena. Esne Bidea, bestalde, oso lotua dago Done Jakue Bidearekin, bide-erakusle baitzen Compostelara zihoazen erromesentzat.
Indar eta aberastasun sinbolikoagatik, eta margo akrilikoarekin lortutako perfekzioagatik, Amets handi bat izan da sariaren irabazlea, 22 herritaldetako 280 lanen gainetik. Felipe Ugalderen lana “osoena eta orekatuena” zela esan zuen epaimahaiak, testuak eta irudiak elkar osatzen dutelako, irudien balio metaforikoagatik, eta denboraren kontzeptuaren tratamenduagatik. Liburu honetarako, epaimahaiaren iritziz, “berdin da adina, irakurketa desbedinak izan bailitzake”, irakurlea haurra izan edo heldua izan.



Opiniones del libro "AMETS HANDI BAT"


Escribe tu comentario

Calificación:

Debe completar el campo reCaptcha correctamente

Libros similares de tu interés