libro Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa edizio soin uduna

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa edizio soin uduna

Werner holzwarth

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa edizio soin uduna es un libro escrito por Werner holzwarth tiene un total de 16 páginas , identificado con ISBN 9788476816851 Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa edizio soin uduna se publicó en el año 2011




Ficha Técnica

  • Título: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa edizio soin uduna
  • Autor: Werner holzwarth
  • Publicación: 2011
  • Editorial: Pamiela
  • Género: Didáctica
  • Isbn: 9788476816851
  • Páginas: 16
  • Encuadernación: Tapa dura



Resumen

?Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)?. Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die ea beraiek izan diren hura egin diotenak... harik eta gai horretan adituak diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu.Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek ?Nik honela egiten dut? esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots ?buruko hura?.Ipuinean egitura bera errepikatzen da behin eta berriro, eta arestian aipatu bezala bi zatitan banatzen da: alde batetik satorraren galdera, ?Zu al zara buruko hau egin didana?? esaldia komentario batekin batera (?galdetu zion ahuntzari, bere ametsetatik irtenaraziz?, ?galdetu zion larrean bazkatzen zen behorrari?, ?galdetu zion hausnarrean ari zen behiari?, eta abar; eta beste aldetik animaliaren erantzuna: ?Ni? Ez, zergatik? Nik honela egiten dut? esaldia komentario batekin batera. Eta berriz esaten diren esaldi horiek errepikapen edo erritmo zentzua ematen dioten bezala, komentarioetako ezberdintasunek aberastu eta bereiztu egiten dituzte animalia bakoitzaren ezaugarriak.Irudietan ere, satorrarekin gertatzen den bezala; haserrea eta harridura, animaliekin ere jolas egiten dute egileek; ahuntza erdi lo daukagu, begia hausnarrean, txerria patxadan, erbia harritua... eta ondoren animalien frogak beraiek ez direla izan erakusteko; mota, neurri, estilo eta ugaritasun ezberdinetako kakak agertzen dira satorraren harridurarako.Ipuina, beraz, oso egitura sinplea duen kontakizuna dugu, guztiz egokia kontatzeko eta irudien bidez jarraitzeko (are gehiago, irudien bidez jarraitu beharreko kontaketa dela esango genuke); egokia haur txikientzat, azken finean umorea da nagusi kaka, gorotz eta gorozkien kontu honetan.Komentario honetan, jakina, ezin dugu ahaztu argitaletxe berri bat plazaratu dela euskal letretan liburu honen bidez: Galiziako Kalandraka argitaletxea, hain zuzen. Haur txikientzako irudi liburuetan espezializatu den argitaletxe honek apostu sendoa egin du kalitatezko liburuekin. Esku artean dugun hau, Koldo Izagirrek euskaratua, horren adibidegarbia da.


Opiniones del libro "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa edizio soin uduna"


Escribe tu comentario

Calificación:

Debe completar el campo reCaptcha correctamente

Libros similares de tu interés

Luis cernuda el poeta en su leyenda
1996

Didáctica

Luis cernuda el poeta en su leyenda

Philip w. silver

El mundo social del quijote
1986

Didáctica

El mundo social del quijote

Javier salazar rincon

Katalina kontalari
2013

Didáctica

Katalina kontalari

Iñaki zubeldia

AMA!
2006

Didáctica

AMA!

Iñaki zubeldia

Cazador el
1993

Didáctica

Cazador el

Douglas hill

Guerreros del paramo los

Didáctica

Guerreros del paramo los

Douglas hill

Los monstruos del satelite

Didáctica

Los monstruos del satelite

Douglas hill

Senor de la guerra galactica el

Didáctica

Senor de la guerra galactica el

Douglas hill