HIZKUNTZAREN IRAULTZA

HIZKUNTZAREN IRAULTZA

David crystal

HIZKUNTZAREN IRAULTZA es un libro escrito por David crystal tiene un total de 160 páginas , identificado con ISBN 9788497463881 HIZKUNTZAREN IRAULTZA se publicó en el año 2007




Ficha Técnica

  • Título: HIZKUNTZAREN IRAULTZA
  • Autor: David crystal
  • Publicación: 2007
  • Editorial: Erein
  • Isbn: 9788497463881
  • Páginas: 160
  • Encuadernación: Bolsillo



Resumen




David Crystal britainiar hizkuntzalari ezagunak ingelesaren

historiaz eta erabileraz, haur hizkuntzaz, hizkuntza arazoez,

dialektologiaz edo Shakespeareren hiztegiaz lan asko eta oso

eraginkorrak argitaratu ditu. Azken hamar urteetan, hiru

lan berezi eskaini ditu Crystalek: ingelesaren izaera globalaz,

hizkuntzen heriotzaz eta Internetek hizkuntzen erabileran duen

eraginaz. Azken hiru liburu horien laburpen eguneratua da aurkezten

ari garena. Erraz irakurri ahal izateko eta mezurik garrantzitsuenak

modu egokian zabaltzeko pentsatua.


Arlo asko dira liburu honetan interesatu zaizkigunak. Ingelesaren

gailentasunak ez gaitu harritu, nahiz eta ematen diren datuak

txundigarriak izan. Hala ere, hizkuntza txiki edo gutxituen

heriotza egoeraren ezaugarri ezkutuak jakinarazi nahiak gehiago

bultzatu gaitu euskarazko itzulpen hau bideratzen. Hizkuntza

aniztasuna desagertzeko arriskuaren handia eta zabala zeinen

oharkabe gertatzen ari den ikustea eta erakutsaraztea ezinbesteko

ekimena iruditzen zaigu.


Euskalduna bezalako gizartean ere, nahiz eta hizkuntza gutxitu

baten indarberritzeko ahalegin handiak egiten ari garen, derrigorrezkoa

iruditzen zaigu beste egoeren jakitun, eta nolabait suspertzaile

ere izatea, hizkuntzen egoeran ingurugiroarenean bezala, gauzak

geroz eta elkarlotuagoak gertatzen baitira. Ez dauka zentzurik

hizkuntza baten biziraupenaz arduratzeak antzeko egoeran daudenenaz

ohartu gabe. Eta hori da, hain zuzen, David Crystalek Hizkuntzaren

Iraultza liburuarekin azpimarratu duena.


Opiniones del libro "HIZKUNTZAREN IRAULTZA"


Escribe tu comentario

Calificación:

Debe completar el campo reCaptcha correctamente