libro Jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i

Jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i

Carlos martín

Jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i es un libro escrito por Carlos martín tiene un total de 216 páginas , identificado con ISBN 9788483194911 Jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i se publicó en el año 2010




Ficha Técnica

  • Título: Jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i
  • Autor: Carlos martín
  • Publicación: 2010
  • Editorial: La catarata (asociacion los libros de la catarata)
  • Género: Didáctica
  • Isbn: 9788483194911
  • Páginas: 216



Resumen

Liburu hau, Edupaz saileko hirugarrena, 1986an argitaratu zen lehen aldiz. Ehun jolas eta dinamika baino gehiago biltzen ditu, egileek urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, gatazken irtenbideak, garapena?). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malgua izateaz gain, erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Talde baten heziketa- eta garapen-prozesuari jarraituz sailkatu dira jolasak eta dinamikak, eta hortaz, heziketa-prozesu horretan aurrera egiten laguntzen diete parte-hartzaileei. Hona hemen atalak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; eta 8) lasaitzekoak. Liburu hau aitzindaria eta oinarrizkoa izan da bakerako hezkuntzako metodologian. Izan ere, formatu eta sailkapen-eskema berberei eutsita, bigarren liburukia argitaratu dute egileek Edupaz sailean. Gainera, gerora argitaratutako beste hainbat lanetan ere erabili izan dituzte formatu eta eskema horiek. Edupaz saileko bi liburu horietako dinamikak metodologia sozio-afektiboan oinarrituta daude. Beraz, edukien eta metodologiaren arteko koherentziaren bidez hezi nahi dute, norberak edukiak parte-hartzearen bidez bereganatuz eta landu behar den gaia zuzenean esperimentatuz. Esperientzia hori oso motibagarria izateaz gain, enpatia garatzeko aukera ematen du, eta horrek ikertzera, gogoeta egitera eta konpromiso eraldatzaileak hartzera bultzatzen ditu parte-hartzaileak; hots, bakerako hezkuntzako oinarri-oinarrizko elementuak garatzera.

Paco Cascón eta Carlos Martín Beristainek aspaldiko konpromisoa dute bakezaletasunarekin eta antimilitarismoarekin. Urteak daramatzate hezkuntza formalaren, hezkuntza ez-formalaren eta GKEen esparruetan lanean, baita Latinoamerikako herri-mugimenduekin ere. Ehunka tailer egin dituzte esparru horietan, hainbat talderekin, adin guztietako pertso


Opiniones del libro "Jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i "


Escribe tu comentario

Calificación:

Debe completar el campo reCaptcha correctamente