Resumen
Alfa-I planetako eskola nagusia, pil-pilean zegoen. Ikasleek beraien programa informatizatuari jarraitzen zioten eta isiltasuna erabatekoa zen. Ikastetxeko bostehun ikasle baino gehiago makinaren erritmoan ari ziren beraien lanak egiten. Aspaldiko urteetan makinek ordezkatzen zituzten maisuak. Informatiko ospetsuek egindako programek ez zeukaten hutsunerik. Ikasleen aurrerapenak ere programa baten bidez ebaluatzen ziren. Pedagogia berriaren bidez lortutako adibiderik onena 51.ikasgela zen<