Resumen
Hemen datorkigu Roman Garate, bere aurreko bi Etika liburuak osatuz. Oraingoan, zertan datzan ?WOZU? -ZERTARAKOA azaltzen digu, GIZAKIA (duintasuna) - JAUNGOIKOA den betiko galdera-problema aztertuz. Aurrekoetan bezala eta areago, Nietzsche dugu nagusi eztabaidarako kideen artean (1500 pasartetik gora itzuli ditu alemanieratik euskarara). Horrela ospatzen du, nolabait, aurten betetzen den Nietzscheren heriotz ehun urte-urrena; gizaldi bat dela hil bazen ere, oso gaurkoa eta modan dugu Nietzsche. Hor, adibide bat, Savater. Nahiko zaio, Jaungoikoa borobil ukatzeko, Nietzsche ?Freudekin batera? bere erabateko AUTORITATE aitortzea. Nietzscheren inguruan, bada... beste solasaldi lagun asko: Sokrates-Platón... Santo Tomas... Pico della Mirandola... Kant... Dostoyewsky... Camus... Zubiri... J. Marías... J.A. Marina... Savater... Cioran..<