Ficha Técnica

  • Título: Sustrai beltzak
  • Autor: Jon Arretxe
  • Publicación: 2006
  • Editorial: Elea argitaletxea
  • Isbn: 9788493492786
  • Páginas: 127
  • Encuadernación: Tapa blanda



Resumen

Beldurrezko hamaika ipuinek osatzen dute liburu harrigarri hau, non gizakiaren alderik ezkutuenak, sinesgaitzenak eta maltzurrenak agerian geratzen diren.
Jon Arretxek jauzi nabarmena egin du lan berri honetan, baina bere betiko erremintak erabili ditu horretarako: kontatzeko modu zuzena, ironia, ezusteak eta paisaia exotikoak... Hori dena erabili du basauritarrak, maisuki erabili ere, aspaldian egin duen lanik biribilena gauzatzeko.
Ipuin klaustrofobikoak aurkituko ditu irakurleak hemen, istorio odoltsuak eta sinestezinak, magia eta abentura nahasian, pertsonaia korapilatsuak, muturrekoak batzuk, hurbil-hurbilekoak besteak... Bidaia liburuak alde batera utzi eta ipuingintzan sartu da buru-belarri aurten Basauriko idazlea, eta beldurra, izua aukeratu du kontakizunen hari moduan. Aldartearen arabera, egoeraren arabera aukeratzen ditu bere liburuetako gaiak Arretxek, eta oraingoan beldurrezko zerbait idazteko gogoak bultzatuta eragin dio imajinazioari. Barruko harra zirin horrek bultzatuta beldur mota desberdinak landu ditu Sustrai beltzak liburuan, misterioa erantsiz, kontakizunak munduko leku desberdinetan kokatuz, Mendebaldean nahiz Ekialdean, ezagutu dituen egoera, pertsonaia eta paisaia errealak aprobetxatuz fikzioa sortzeko.
Beldurraren arloan ez da erraza originala izatea, baina, hala ere, Arretxe saiatu da irakurlea harrituko duten istorioak asmatzen, eta ipuin guztiek dute tentsio hori, xarma kilikagarri hori. Beldurrezkoak aspalditik ditu gustuko bidaiariak, irratiko narrazio beltzak entzuten zituenetik, Poe-ren ipuin goibel eta misteriotsuak irakurri zituenetik, eta zineman ere beste horrenbeste: beldurrezko filmak beti izan dira bereziak idazlearentzat.
Beldurra definitzen ere ausartzen da, akaso noiz edo noiz sentitu duelako (nork ez): “Gogoko sentiera bat dela esango nuke, azkenean pasatu egiten bada. Izuaren osteko sentsazioa oso atsegina da”.
<


Opiniones del libro "Sustrai beltzak "


Escribe tu comentario

Calificación:

Debe completar el campo reCaptcha correctamente